"HAURTZAINDEGI-LUDOTEKA" Zerbitzua XVIII. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian parte hartu behar duten lasterkarien seme-alabentzat.
Ekimen horren helburua da, lasterketan gurasoen partehartzea erraztea, emakume eta gizonen kirol-praktikarako berdintasun aukerak sustatuz.
Zerbitzua doan izango da, eta haurren ardura tituludun pertsonen esku egongo da.
EZAUGARRIAK
- Adina: 3-8 urtera artekoei zuzenduta.
- Ordutegia: 15:00etatik -19:30etara.
- Tokia: Txiki-Txoko ludoteka (igerilekutik 50 metrotara).
- Zerbitzu hori erabili nahi duten korrikalari/laguntzaileek aldez aurretik egin behar dute eskaera-erreserba ondoren
zehazten diren baliabideak erabiliz:
Informazio gehiago eta erreserba (kopuru mugatua):
943 150095 - kirolak@azpeitia.net