
Hemen azalduko ditugun aholku desberdinak, probari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko pentsatuta daude, hau da, marka onak egin, paisaiaz zein ibilbideaz gozatu edo lasterketako giroaz disfrutatu bertako jendearen txalo artean.
Irteera puntua 16 metro gorago dago helmuga puntua baino, beraz ibilbidea beherantzko joera du nahiz eta joera hori ez den ibilbide osoan ematen.
Lehen 3 Kmak beherantz dira, 3.Kmtik 8.Kmra gorantz jotzen du, hau izanik ibilbideko zati gogorrena.8.Kmtik 17.Kmra ibilbideko zati erosoena da, bertan azkar korri daitekelarik.17.Kmtik 19.Kmra berriro zertxobait gorantz, 19.Kmtik 20.Kmra berriro behera eta azken Kma zerbait gorantz.
Argi izan behar duzue lasterketan batezbesteko eraman dezakezuen erritmoa, lasterketa ondo amaitu ahal izateko bukaeraraino disfrutatuz. Horretan datza kirol hau.
Lehen 3 Kmak, pentsatuta duzuen erritmoan egin, pasatu gabe (bukaeran eskertuko duzue), nahiz eta azkar korri egin daitekeen.
3.Kmtik 8.Kmra hobe da erritmoa pixka bat kontrolatzea, kmko segundoren bat galduz (nahiz eta lasterketaren lehen zatia izan) gorantzko joera bai du ibilbideak.
8.Kmtik 17.Kmra, zati azkarrena da, azkar korri egin daiteke, nahiz eta komeni den dena ez ematea eta amaierarako zerbait gordetzea.
17Kmtik 19.Kmra, gorantzko joera izan arren ibilbidean jende gehien biltzen den tokia da eta gainera helmugatik igarotzen da.
19.Kmtik 20.Kmra, ibilbidea berriro behera jotzen du. Dena emateko momentua da.
Azken Kma gorako joera pixka bat du, baina bukaera da eta jendeak txalo artean eramango zaitu.
Hau da nire ustez, lasterketako erritmo estrategia egokiena.
Hego haize ukituak lasterketa azkarrago bat egitea errazten du, baldin eta gehiegi berotzen ez badu.
Ez ahaztu ura edatea edo eskuak bustitzea (ez bota ura zuzenean) prestatutako tokietan
Espero aholku hauek, prestaketa egoki batek, antolakuntzak prestaturiko ibilbideak , jendearen txalo eta animoak eta nola ez eguraldiak errespeta gaitzala, norberak ipinitako helburuak bete ahal izateko eta horrela AZKOITIA-AZPEITIA maratoi erdiaz gozatzeko.
SANTI PEREZ