1.- Artikulua - "XEYE" K.E., eta "EL ANDALUZ" Peņa Taurina elkarteek, AZKOITIA-AZPEITIA arteko HAMAZAZPIGARREN MARATOI-ERDIA antolatu dute LAN MOBEL, NEW BALANCE eta KUTXA enpresen laguntzarekin.Proba honetan 16 urtez gorakoek parte har dezakete emakumezkoak nahiz gizonezkoak,bertakoak nahiz kanpokoak, federatuak egon edo ez.

2.- Artikulua - Azkoitiko eta Azpeitiko Udalek babestutako proba da.

3.- Artikulua - Lasterketa hau 21 kilometro eta 97 metrokoa izango da.Zirkuito hau F.A.G. homologatu eta neurtu du.2010ko Martxoaren 27an egingo da; irteera Azkoitian izango da arratsaldeko 16:30ean, eta helmuga Loiolako Ibilbidean (Hotel Loiola).

Parte hartzaile gizonek Azpeitiko Udal Igerilekuko aldagelak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 100 metrora dago igerilekua) eta emakumeek berriz Ikasberri Ikastolako aldagelak.

4.- Artikulua - Helmugako kontrola irteera eman eta bi ordu terdira itxiko da.Ibilbidean zehar denborak hartzeko zein edariak banatzeko zenbait postu jarriko dira.

5.- Artikulua - Lasterketa F.A.G.eko epaileek kontrolatuko dute.

6.- Artikulua - Lasterketan parte hartu nahi dutenek antolatzaileek izena emateko prestaturiko orria bete beharko dute. Izena emateko orriak ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dira.

Izena ematerakoan 20 Euro ordainduko dira partaidetza-kuota moduan eta opari bezala kamiseta tekniko bat jasoko dute probaren amaieran.

7.- Artikulua - Antolatzaileek adierazitako ibilgailuek bakarrik jarraituko ahal izango dute lasterketa.

8.- Artikulua - Espainiako Atletismo Federazioak doping-kontrola egingo dio txapeldunari eta baita ere zozketaz aukeratutako beste bi atletari.

9.- Artikulua - Antolatzaileek bere gain hartu dute proba modurik egokienean eta kiroltasun osoz egiteko ardura.Horretarako,aurrez antolatze-lanetan aritu den jendeak kontrolatuko du lasterketa eta GURUTZE GORRIAren laguntza eta asistentzia ere izango dira.

10.- Artikulua - Antolatzaileek lasterketa aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen diete lasterkariei, badaezpada.

11.- Artikulua - Gipuzkoako Atletismo Federazioko arauen arabera antolatzaileek bere gain hartzen dute "Erantzukizun zibila"ren asegurua.

12.- Artikulua - Antolatzaileek ez dituzte bere gain hartuko lasterketan parte hartzearen ondorioz norberak izan ditzakeen kalteak.

13.- Artikulua - Laisterkariak izena ematen duen unetik arauak guztiz ezagutu eta onartzen ditu.Eta adierazten du sasoi onean dagoela eta ez duela bere burua arriskuan jarri edo lasterketan parte hartzea eragozten dion gaixotasunik. Bere gain hartzen ditu, baita ere, proba honetan parte hartzeak sor diezazkiokeen kalteak.

14.- Artikulua - Ezinbestekoa da izen-emate orrian eskatzen diren datu guztiak zuzen betetzea (NAN zenbakia barne).