DIEGO GARCIAren Oroimenezko XVII. AZKOITIA-AZPEITIA Maratoi-Erdia aurkeztu nahi dizuegu lerro hauen bidez.

Urtero bezala, gure herriko korrikalari maite honek sortu zuen lasterketa bikain hau, beste behin, elite, afizionatu eta popular mailako korrikalarien bilgune izan nahi du.

Horrela, antolakuntzan hainbat urte daramatzan lan taldeak, babesleen eta erakunde publikoen laguntzaz, estatuko lasterketa onenetariko bat osatzea lortu dugu, Diegok merezi zuen bezala.

Aurtengo edizioan, gure ibilbidean Espainiako maratoi erdiko errekorra lortu zuen Rocio Rios atleta omenduko dugu. Oraindik bere errekorra inork ez du hautsi.

Aurten, antolakuntzako kide eta Diegoren entrenatzailea zen Santi Perezen eskutik, AZKOITIA-AZPEITIA korri egiteko gomendioak dituzue.
|IKUS AHOLKUAK|

Besterik gabe, beste behin Diegorekin bat egingo duzulakoan (korrikalari gisa edo ikusle gisa) martxoaren 27an arratsaldeko 4:30tan dugu hitzordua.

LASTERKETAREN INFORMAZIOA

- Izen-emateko kuota 20 eurokoa da dendatan eta 17 eurokoa interneten bidez egiten bada.

- Lasterketa egunean EZ da egongo izen-ematerik eta hauek ostegun gauean itxiko dira.

- Lasterketaren kronometrajea Championchip enpresak egingo du eta txipak dorsalekin batera lasterketa egunean banatuko dira Julio Urkijo
  kalean
(irteera ondoan), eguardiko 12tatik aurrera.

- Aurten, helmugan partaide bakoitzari, lasterketako diploma adierazgarri bat emango zaio.         |IKUS DIPLOMA|

- Baita ere, helmugan, txipa bueltatuz eta dorsala erakutsiz, partaide bakoitzari, urdin koloreko kamiseta tekniko bat emango zaio.        |IKUS KAMISETA|

- Izena emandakoen artean zozketa batzuk egingo dira.         |IKUS ZOZKETAK|

- Korrikalari bakoitzak aseguru bat izango du, beraz ezinbestekoa da, izen-emateko orduan NAN zenbakia jartzea.

- Txarangak jardungo dute, lasterketa hasieran Azkoitian (UROLATARRAK Txaranga) eta Azpeitian (HERRI TXARANGA).

- Aurten zuen helmugaratzea bideoz eskaintzen dizuegu, zuen parte-hartzearen oroigarri. Deskargatu hemen:

- Autobus zerbitzua egongo da,korrikalariak irteerara eramateko.Azpeitiko Igerilekutik irtengo da, arratsaldeko 3retan hasita.

- Parte hartzaile gizonek Azpeitiko Igerilekuko aldagelak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 100 metrora dago Igerilekua)
  eta emakumeek berriz Ikasberrri Ikastolako aldagelak.