Enpresa guztietan, une bakoitzeko euskarri informatiko eta bitarteko aurreratuenekin lan egiten dugu, eta I+Gri dagokion inbertsioa fakturazioaren % 15 da gutxienez; batzuetan, kopuru hori ere alde handiaz gainditu dugu.
Berrikuntza-maila horietara heltzeko, Grupo Sarrallek automatizazio, soldadura eta garapen-prozesuetako azken teknologien aldeko apustua egin du.
Informazio-sistemei erreparatuz gero, azken CAD, CAM eta CAE tresnak ditugu. Horien aplikazioa produktuaren diseinu eraginkorragoan geratzen da agerian, baita akatsen ezabapenean eta produktua hobeto trazatzeko aukeran ere. Gainera, fabrikazioarekin koordinazio hobea lortzen dugu.
Halaber, dokumentuak kudeatzeko programak eta CRM baliatzen ditugu eta, hartara, bezeroarekiko koordinazioa zein proiektuaren jarraipena hobeak dira, horren konplexutasuna eta tamaina zein den gorabehera.