Kalitatea

Grupo Sarralleren kudeaketaren oinarrizko eta ezin besteko printzipioak:

  • Bezeroaren poztasuna handitu, segurtatuz gauzak bezeroaren baldintzekin eta erregelamendu aplikagarriarekin bat datozela.
  • Prozesuko fase guztiak kontrolatu eta jarraipena egin, produktuari lotutako baldintzak zehaztetik hasi eta destinoan emateraino.
  • Produktuen garapen eta fabrikazioan berrikuntza-maila altua eduki.
  • Etengabeko hobekuntza prozesu eta jarduera bakoitzean integratu, bezeroaren eta erakundearen oraingo zein etorkizuneko premiekin guztiz bat etortzeko.

Aipatutako printzipioetan oinarrituta, Grupo Sarrallek jarduketa jakin batzuei heltzen die:

  • Kalitate-sistema eraginkorra ezarri, UNE-EN ISO 9001 arauaren exijentziekin bat datorrena; horren kalitate, prozedura eta metodologiako eskuliburua nahitaez bete beharrekoa da guztientzat.
  • Datuak eta dagokion informazioa aztertu etengabeko hobekuntzara begira, kalitate-helburuak finkatzeko oinarri moduan, eta horiek lortzeko dagozkion ekintza-planak eta erantzukizunak definitu.
  • Beharrezko zuzenketa- eta prebentzio-neurriak hartu, bat-ez-etortzeak eta kalitate-gabeziak gerta ez daitezen.
  • Pertsonalaren motibazio, partaidetza eta gaitasun gorena segurtatu kalitateari lotutako eginkizunetan, lan-giro mesedegarria sortuz eta urteko prestakuntza-planak ezarriz.